2011-04-20

Gure tutoriala



Youtubera igo dugun tutorial honen bidez, power point batetan soinuak nola sartzen diren azaltzen dizuegu.
Nire bloggean sartzea erabaki dut, eskoletan haurrekin ipuinak birtualki lantzeko oso baliagarria dela uste dudalako. Horrela, guk ipuina kontatu beharrean tradizionalki egiten den bezala, metodo honen bidez, ipuinaren soinua aldez aurretik grabatu dezakegu.

2011-04-16

Etorkizuneko idazketa

Gizartean ematen diren aldaketak eskolan isladatzen direnez, baliabideekin gauza bera gertatzen da. Teknologiaren garai honetan idazteko moduak aldatu dira eta metodologia berri hori eskeintzea garrantzitsua da.

Idazketa faseak

Ezin dugu ahaztu, ume bakoitzak bere erritmoa duela idazten eta irakurtzen ikasteko. Idazketari dagokionez honako 5 fase bereizten dira:
1.fasea-->Imitazioaren fasea
2-->Idazkera bereizien fasea
3-->Zatitze silabikoen fasea
4-->Zatitze slabiko alfabetikoaren fasea
5--> Zatitze alfabetikoaren fasea
Azken fase honetara heltzen denean esan dezakegu hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen duela eta gai dela ahoskatu dezakeen guztia idazteko.

Ingurune aberatsa


Argazki hauetan isladatu egiten da idazketa eta irakurketa prozesuekin hastean haurren ingurua izan beharko litzatekena. Ipuinak , letrazko jokuak... garrantsitzuak dira umeek gertu eta eskuragarri edukitzea, konturatzeko hizkuntza idatziak erabilera praktikoa duela gizartean.

Familia eta alfabetatzea

Honako argazkiak aukeratu ditut zeren eta idazketa eta irakurketa prozesuan, gurasoek erantzukizun handia dute. Oso garrantsitzua da etxean ere irakurketa eta idazketarako ohitura batzuk edukitzea. Esaterako haurrei ipuinak kontatu, beraiekin erosketen zerrenda egin..
Izan ere, etxeko egoera eskolan isladatu egiten da.

2011-04-12

Zer ikasi behar dute haurrek hizkuntza idatziari buruz?


Haurrek honako puntu hauek jakin behar dituzte hizkuntza idatziari buruz: 1. Idazkeraren sistema: -Letrak zeintzuk diren eta nola burutu behar diren. -Letren eta fonemen arteko erlazioa zein den. -Puntuazio-ikurrak. -Letra larrien erabilera. -Letra mota ezberdinak: eskuzkoa, inprentakoa. -Letrek paperean duten norabidea -Letreiatzea. 2. Idatziaren esanahia: Hitzek eta testuek beti dute esanahia. 3. Hizkuntza idatziaren funtzioak: - Enuntziatu ondoren informazioa luzaroan gorde. - Ahozko mezuaren bat-batekotasuna gainditu. - Igorle eta jasotzailearen arteko tartea: bai idazleak bai irakurleak ahalegin handia egin behar dute mezua ulergarri izan dadin.

2011-04-10

Hizkuntz idatziaren eta ahozko hizkuntzaren desberdintasun nabarienak

HIZKUNTZ IDATZIAREN EZAUGARRIAK AHOZKO HIZKUNTZAREN EZAUGARRIAK
Artifizialki sortua da Gizakiaren berezko ezaugarria da
Zeharka komunikatu Diskurtsoa elkarren eraginez osatu
Informazioa luzaroan gorde daiteke Hemen eta oraingoa
Instrukzio prozesu baten bidez ikasi Berez, modu naturalean ikasi

2011-03-29

Irakurtzea zer den


Power point hau slidesharera igo dut, nire ustez oso argi dagoelako irakurtzeko prozesuan eragiten duten faktoreak. Honetaz gain, irakurle aktiboen zeregina ere agertzen da bertan.
Espero dut zuen gustokoa izatea.

2011-03-22

Ikasmaterial interesgarria



Euskal argitalpen hau nire bloggean sartzea erabaki dut, haurrekin erabiltzeko ikasmaterial interesgarria dagoelako.
Izan ere, irakasleok jakin behar dugu haur hezkuntzan lantzeko argitalpen desberdinak daudela (Txanela, Urtxintxa, Ostadar..) eta bakoitzean irakurketa, idazketa... era desberdinean lantzen direla.
Dokumentu honetan, argitalpen bakoitzeko nobedadeen berriak aurkituko ditugu.

Haur kantak



Kanta hau goear web gunean aurkitu dut eta nire bloggean sartzea erabaki dut, eskoletan haurrekin landu daitekeen kanta delako.
Izan ere, kanta honen bidez, gorputzeko atalak landu egiten dira. Beraz, irakurri eta idazteko eskuak eta begiak erabiltzeaz gain, beste zentzumenak beharrezkoak direla azal diezaiekegu haurrei.

2011-03-08

Idazketa prozesua

Hizkuntz idatzia

Haurra eskolan hizkuntz idatzia ikasten du, modu programatu batean ikasiko du, ahozko hizkuntzan ez bezala.
Komunikazioa ahalbidetuko dien beste tresna bat ikasiko dute.
Bakarrik letrak irakatsi ezkero komunikatzeko helburua ez da bakarrik letra eta letren ordena irakastea baizik eta komunikatzeko sistema bere osotasunean irakastea.

Hausnarketa pertsonala

Irakaslearen papera irakurketa gelan lantzeko:

Irakurketa lantzen hasteko haur bakoitzak dituen aurrezagutzak kontuan hartu behar dira. Horrela, irakaslearen lana askoz errezagoa izango da; kontuan hartuko duelako haur bakoitzaren ezagutza maila umeak dakienetik abiatuta harago eramateko.
Haien aurrezagutzak kontuan harturik, haurrak motibatuago sentituko dira haien ezagutzak baloratzen direla konturatuko direlako.

Nire ustez, idazketa eta irakurketa lantzen hasteko HHan, sinpleenetik konplexuenetara irakatsi behar zaie (bere izena identifikatzetik hastea, gero haien egunero bizitzarekin zerikusia daukaten pertsonen izenak, objektuak…ezagutzen joatea eta azkenik gizarte honetan bizirauteko beharrezkoak diren mintzaira, irakurmena, idazketa eta ulermena lantzen hastea eta hauen funtzionalitateaz ohartzen hastea.)

Haurra eta irakurketa

2011-03-01

Haur irakurleen onurak

Goiz irakurtzen hasitako haurrek eta irakurtzeko ohitura dutenek
horrelako ohiturarik ez dutenek baino hizkera aberatsagoa izaten
dute eta arinago ikasten dituzte ortografia eta gramatika arauak.

Irakurzaletasun horrek mintzatzen eta irakurtzen jarioa eta zuzentasuna
ematen dizkie haurrei.
Buru azkarragoa dutela eta norberaren kultura aberasten dutela esan
liteke. Ariketa horrek eskolako ikasketa maila ere hobetzen
laguntzen die.
Haur irakurleaz zera esan genezake :
• Ikasle hobea dela.
• Kontzentratzeko gaitasun handiagoa duela.
• Irakurritakoa gogoan hartzeko eta buruz ikasteko gaitasun
handiagoa duela.
• Kontzeptuak arinago bereganatu eta ulertzen dituela.

Irakurketaren onurak eskolako ikasketa mailan bezala agertzen dira
bizitzako beste zenbait alorretan ere. Liburuen bidez zaletasunak
topa ditzakete, hainbat pentsaera ezagutu, sentiberatasuna garatu,
sormena suspertu...

2011-02-22

Irakurzaletasuna, gurasoen esku

Gaur egun, sekula baino arrisku handiagoa dago haurrek irakurketa guraso eta irakasleen inposaketa gisa har dezaten

Euren denboraren zati bat letra artean murgilduta emateko eta hegoaldeko itsasoetako abentura liluragarririk bizi izateko ohiturarik gabe hazi daitezke gaur egun neska-mutikoak. Eta bizitzako lehen hamarkadan hartzen du, hain zuzen, pertsonak ohitura hori; hamar urte horietan izaten da irakurtzeko plazera beharrizan onartu eta desiratu gisa eskuratzeko aukera.
Pedagogoek diote irakurketaz gozatzen ikasi egiten dela eta, horrenbestez, irakatsi egin daitekeela izan behar da kontuan.

Horretarako funtsezkoa da familia. Irakurtzen gurasoek irakatsi behar diete seme-alabei, beti ere haurraren izaera, motibazioak, zaletasunak eta interesak kontuan izanda. Azken batean, liburuenganako jakin-mina suspertzea da erronka.

2011-02-15

Haur irakurleak

Dakigun bezala, haurrek gurasoak imitatzea gustoko dute. Gainera hori eginez gauza asko ikasten dituzte.
Beraz, gurasoek irakurtzen badute, haurrek ere egingo dute.

2011-02-08

Ongi etorriak!!

Kaixo ikaskide!!
Gaur, otsailak 8, blog berri bat sortu dugu Haur Hezkuntza 3 mailako ikaskideek.

Nik idazteko aukeratu dudan gaia, Haur Hezkuntzan ematen diren idazketa eta irakurketa prozesuei buruzkoa da.
Espero dut zuen  intereseko gaia izatea.
Beraz, ongi etorriak sortu berri dudan blog honetara!