2011-03-08

Hausnarketa pertsonala

Irakaslearen papera irakurketa gelan lantzeko:

Irakurketa lantzen hasteko haur bakoitzak dituen aurrezagutzak kontuan hartu behar dira. Horrela, irakaslearen lana askoz errezagoa izango da; kontuan hartuko duelako haur bakoitzaren ezagutza maila umeak dakienetik abiatuta harago eramateko.
Haien aurrezagutzak kontuan harturik, haurrak motibatuago sentituko dira haien ezagutzak baloratzen direla konturatuko direlako.

Nire ustez, idazketa eta irakurketa lantzen hasteko HHan, sinpleenetik konplexuenetara irakatsi behar zaie (bere izena identifikatzetik hastea, gero haien egunero bizitzarekin zerikusia daukaten pertsonen izenak, objektuak…ezagutzen joatea eta azkenik gizarte honetan bizirauteko beharrezkoak diren mintzaira, irakurmena, idazketa eta ulermena lantzen hastea eta hauen funtzionalitateaz ohartzen hastea.)

Hauetaz gain, egoera komunikatiboak desberdintzen hastea oso garrantzitsua da HH-ko etapa honetan: Pertsona bakoitzarekin erregistro desberdinak erabili behar dituztela ikasten hastea, egoera desberdinetan nola erantzun behar duten…
Irakurketa eta idazketaren inguruan sortzen diren zailtasunak eta akatsak zuzentzeko irakaslearen eta taldekideen laguntza beharrezkoa dela uste dut. Zailtasunak, kezkak eta akatsak amankomuean jartzea oso gomendagarria da ikaste prozesua posiblea izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario